BiscayTIK Fundazioak eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako erronka da BiscayApp. Open data erabiliz, herritar edo erakundeentzat zerbitzuren bat eskaintzen duen web edo mugikor aplikazio proposamenak saritzea du helburu erronka honek.
ZEIN BALDINTZA BETE BEHAR DIRA?
-
Urriaren 31a baino lehen izena ematea eta oinarrietan deskribatzen den bezalako proiektu kontzeptuala aurkeztea. Irailaren 30a baino lehen izena emanda, urrian, egoera arabera, egin daitezkeen ekitaldietan parte ahal izango duzu.
- Bizkaiko udalerriek edota Bizkaiko Foru Aldundiak eskuratu ditzaketen datuetan oinarritutako dataset bat gutxienez erabiltzea.
Hautagaitza irabazleek eskudiruzko sari bat jasoko dute. Era berean, posible izatekotan, proiektuari loturiko datasetak zabaltzeko konpromisoa ere.
- Lehen saria: 6.000€
- Bigarren saria: 3.000€
- Hirugarren saria: 1.500€