Select Page

iphone-518101_640

BiscayApp Bizkaiko Foru Aldundiko BiscayTIK Fundazioaren lehiaketa da, gizartean teknologia berrien erabileraren sustapena helburu duena. Startups eta garatzaileei zuzendua, parte-hartzaileek aplikazioak lau kategoria ezberdinetan aurkeztu ditzakete: Silver Economy, Data Intelligence, Energia eta Manufaktura aurreratua.

  • Silver Economy

Kategoria hau gizarteak aurrean dituen erronkei heltzen dioten aplikazioei dagokie, silver economy edo «zilarrezko ekonomia» bereziki aintzat hartuz –adinekoen sektoretik sortzen diren aukerei heltzen dien ekonomia, alegia–, bai eta lehendik badagoen informazioaren baliabideak (Open Data) berriz baliatzea ere Bizkaiko Foru Aldundiaren beraren jardunarekin zerikusia duten sektoreetan.

  • Data Intelligence

Data Intelligence etorkizunari begirako joera gisa garrantzi handia hartzen ari den joera da, eta funtsezko pieza bilakatzen ari da sektore ugaritan. Hori dela eta, kategoria honetan sarituko dira joera berri horri onura ateratzea lortzen duten ekimenak, aukera zein negozio-eredu berriak agerian utzita.

  • Energia

Sektore estrategikoa da, negozio-aukera zabalak eskaintzen dituena. Etengabe eboluzionatzen ari den esparrua denez, energia berriztagarrien erabilera, iraunkortasun-dinamikak edo arauketa-aldaketak agertzean, beste joera batzuen artean, landu daitezkeen aukerak asko dira, kategoria honetan saritzekoak.

  • Manufaktura aurreratua

Ekoizpen-sektoreen segmentua –automobilgintzaren industria, industria aeroespaziala edo mekanikoa barnean hartuta, besteak beste– aldaketa handiak izaten ari da, hala nola, 4.0 industriaren edo manufaktura aurreratuaren paradigma agertzea. Aldaketok izaera berritzaileko eraldaketa eragingo dute, eta kategoria honetan saritzekoak dira.

Interesatuek webgunean dagoen formularioaren bitartez eman beharko dute izena, baita parte-hartzearen oinarriak onartu ere. Epea urriaren 2an hasiko da.

Boto gehien jasotzen dituzten hamar app-ak kategoria bakoitzean izango dira aztertuak. Ebaluaketa epaimahai aditu batek egingo du, berrikuntza gradua, erabilgarritasuna diseinua edota merkaturatzeko aukerak kontutan hartuta.

Lehiaketaren irabazleen proiektuek sari ezberdinak lortzeko aukera izango dute. Era berean, blogetan txertatuta edota publizitate kanpainen bitartez, euren aplikazioak zabaltzeko aukera ere izango dute.

Galdetu iezaguzu
close slider

Laguntza behar duzu?

Eskutartean proiektu bat baldin baduzu, baina zure hautagaitza aurkeztu baino lehen kontsultaren bat egitea gustatuko balitzaizu, utzizkiguzu zure datuak jarraian eta zurekin harremanetan jarriko gara. Gogoratu aldez aurretik FAQ atala (maiz egiten diren galderak) kontsultatzea.

Zure hautagaitza aurkeztu nahi baduzu, hemen aurkituko duzun izena emateko formulario ofiziala erabili ezazu


Gogoan izan, lehiaketan izena eman nahi baldin baduzu, hemen aurkituko duzun formularioaren bitartez egin behar duzula