Select Page
  • Lehiaketaren webgunearen bitartez eman behar da izena.

  • Hautagaiek BiscayApp-en eman dezakete izena, 2017ko urriaren 2tik 2018ko ekainaren 30era.

  • App-ak bakarka, taldeka edo start up gisa aurkeztu daitezke.

BiscayApp lehiaketak sariak eskuratzeko hautagaiak izango diren app-ak jasotzeko epea ireki du, eta 2018ko ekainaren 30era arte egongo da zabalik. Proiektuak webguneko partaidetza-formularioaren bidez aurkeztu behar dira; izan ere, lehiaketan izena emateko modu bakarra izango da.

App-ak bakarka, taldeka edo start up gisa aurkeztu daitezke. Pertsona edo start up berberak hainbat app aurkeztu ditzake, baina app bakoitzak bere hautagaitza izango du: app bakoitzeko, formulario bat bete beharko da.

Lehiaketako kategoriak

Izena emateko formularioan, besteak beste, proiektua ezarritako lau kategorietako batean sailkatzea eskatzen da: silver economy, data intelligence, energia eta manufaktura aurreratua.

Kategoria-talde horiek aukeratzeko arrazoia izan da bat datozela Bizkaiko Foru Aldundiak hurrengo urteetarako zehaztutako plan estrategikoaren barruko lan-ildo nagusiekin.

Parte hartzeko ezinbesteko baldintzak

BiscayApp-en izena ematen duen edozein proiektuk lotura izan beharko du lau kategoerietako batekin, eta ideia originala izan behar da; ez kopia, ez egokitzapena.

Ezinbestekoa da app-en arduradunak adindunak izatea, zerga-betebeharrak egunean edukitzea eta aurretik sexu-diskrimazioko zehapenik jaso ez izana.

Helbide sozial eta fiskala Bizkaiko Lurralde Historikoan egon beharko dira, sariari lotutako zerbitzuak eskuratzeko unean.

BiscayApp sarien bitartez, Bizkaiko Foru Aldundiak eta BiscayTIK Fundazioak hainbat helburu zehaztu dituzte: mugikorretarako app berritzaileetan oinarritutako proiektu eta negozio-ereduak aintzatestea, Bizkaira talentua erakartzea, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta eragile ekintzaileen arteko lankidetza-sareak sendotzea, foru baliabideak sustatzea eta enpresa-ehuna bultzatzea.

Galdetu iezaguzu
close slider

Laguntza behar duzu?

Eskutartean proiektu bat baldin baduzu, baina zure hautagaitza aurkeztu baino lehen kontsultaren bat egitea gustatuko balitzaizu, utzizkiguzu zure datuak jarraian eta zurekin harremanetan jarriko gara. Gogoratu aldez aurretik FAQ atala (maiz egiten diren galderak) kontsultatzea.

Zure hautagaitza aurkeztu nahi baduzu, hemen aurkituko duzun izena emateko formulario ofiziala erabili ezazu


Gogoan izan, lehiaketan izena eman nahi baldin baduzu, hemen aurkituko duzun formularioaren bitartez egin behar duzula