Select Page

BiscayApp sariak aurkeztutako guztien arteko app onena sarituko du, hainbat irizpide aintzat hartuta, hala nola, diseinua, erabilgarritasuna eta erabiltzailearen esperientzia, funtzionalitateak, bideragarritasun ekonomiko-soziala, merkaturatzeko aukerak eta berrikuntza-maila antzeko beste produktu batzuen aldean, eta proposamenaren izaera berritzailea eta enpresa berriaren hazkunde-potentziala.

Horrez gain, beste sari batzuk emango zaizkie ondoren azaltzen diren kategorien barruko app onenei.

Sarituko diren kategoriak bat datoz Bizkaiko Foru Aldundiaren plan estrategikoan ezarritako lan-ildo nagusiekin, eta honako hauek dira:

  • Silver Economy

Kategoria hau gizarteak aurrean dituen erronkei heltzen dioten aplikazioei dagokie, silver economy edo «zilarrezko ekonomia» bereziki aintzat hartuz –adinekoen sektoretik sortzen diren aukerei heltzen dien ekonomia, alegia–, bai eta lehendik badagoen informazioaren baliabideak (Open Data) berriz baliatzea ere Bizkaiko Foru Aldundiaren beraren jardunarekin zerikusia duten sektoreetan.

Adinekoei aisialdi aktiboa eskaintzen dien aplikazio bat baldin baduzu buruan, laguntzaren esparruan aritzen bazara eta app baterako ideia bat baduzu edo jatorrizko tresna bat abian jarri duen enpresa bat baldin bazara, BiscayApp zure aukera izan daiteke.

  • Data Intelligence

Data Intelligence etorkizunari begirako joera gisa garrantzi handia hartzen ari den joera da, eta funtsezko pieza bilakatzen ari da sektore ugaritan. Hori dela eta, kategoria honetan sarituko dira joera berri horri onura ateratzea lortzen duten ekimenak, aukera zein negozio-eredu berriak agerian utzita.

Merkatuko langileentzako edo inbertsoreentzako datu-analisia, produkzio-kate handietatik eskuratutako datuen tratamendua edo tokiko negozio baten kontsumo-ohituren berri izateko app bat hautagai izan daitezke BiscayApp lehiaketako kategoria honetan.

  • Energia

Sektore estrategikoa da, negozio-aukera zabalak eskaintzen dituena. Etengabe eboluzionatzen ari den esparrua denez, energia berriztagarrien erabilera, iraunkortasun-dinamikak edo arauketa-aldaketak agertzean, beste joera batzuen artean, landu daitezkeen aukerak asko dira, kategoria honetan saritzekoak.

Enpresetako edo etxeko energia-baliabideak modu eraginkorragoan erabiltzeko app batekin harritu gaitzazu, era horretan, garapen iraunkorrean laguntzeko edo eguneroko bizimodu ekologikoagoa lor dezagun.

  • Manufaktura aurreratua

Ekoizpen-sektoreen segmentua –automobilgintzaren industria, industria aeroespaziala edo mekanikoa barnean hartuta, besteak beste– aldaketa handiak izaten ari da, hala nola, 4.0 industriaren edo manufaktura aurreratuaren paradigma agertzea. Aldaketok izaera berritzaileko eraldaketa eragingo dute, eta kategoria honetan saritzekoak dira.

4.0 industria ezagutzen baduzu, errealitate birtualaren edo Gauzen Internetaren munduan mugitzen bazara, teknologia medikuntzaren zerbitzura jartzeko edo enpresa-lehiakortasuna areagotzeko ideia bat baduzu, BiscayApp-ek ideia jendaurrean erakusteko aukera ematen dizu.

Galdetu iezaguzu
close slider

Laguntza behar duzu?

Eskutartean proiektu bat baldin baduzu, baina zure hautagaitza aurkeztu baino lehen kontsultaren bat egitea gustatuko balitzaizu, utzizkiguzu zure datuak jarraian eta zurekin harremanetan jarriko gara. Gogoratu aldez aurretik FAQ atala (maiz egiten diren galderak) kontsultatzea.

Zure hautagaitza aurkeztu nahi baduzu, hemen aurkituko duzun izena emateko formulario ofiziala erabili ezazu


Gogoan izan, lehiaketan izena eman nahi baldin baduzu, hemen aurkituko duzun formularioaren bitartez egin behar duzula