Select Page

FAQ

Zer da BiscayTIK?

Bizkaiko Foru Aldundiak sortutako BiscayTIK proiektuak 2008an jaio zen teknologien ezagutza bultzatzeko jarduerak garatzeko.

Zelako baldintzak bete beharko ditu nire app presentatu ahal izateko?

Baldintza hauek betetzen dituzten App guztiak aurkeztu ahal da lehiaketara:

– Proposatutako tematikarekin erlazionaturik egon behar da.
– Arduradunak 18 urtetik baino goragoko adina izan behar dute.
– Presentatutako ideia originala izan behar da, ez kopia ezta jada existitzen diren produktuen deribazioa.

Zeintzuk dira lehiaketaren tematikak?

– Silver economy.
– Data Intelligence.
– Energia.
– Aurreratutako manufaktura.

Ze balditzak bete behar ditut lehiaketara presentatzeko?

– Saria jasotzerakoan helbide soziala eta zerga egoitza Bizkaian egon behar da.

– Zerga-betebeharrak eginda, baita gizarte-segurantza eta diru-laguntzak itzuliak.

– Ez izan ezta administrazio ezta zigor penalik sexu-diskriminazioagatik.

Baldintza horietakoren bat ez bada betetzen hautagaitza aurkeztean, saria jasotzea formalizatzeko unea baino lehen konpondu beharko da. Bestela, saria kendu ahalko da, edo hautagai den beste app bati eman ahalko zaio.

Bakarrik presentatu ahal nahiz edo talde bat izan behar dut?

Parte-hartzaileak bakarka edo taldeka presentatu ahal dira, bai eta startup batean izan ere.

Zein da saria?

Kategoria bakoitzeko irabazleak sari hauek lortuko dituzte:

– Silver Economy: 2.000 €
– Data Intelligence: 2.000 €
– Energia: 2.000 €
– Aurreratutako manufaktura: 2.000 €

Finalista guztiek finalera heldu direla adierazten duen egiaztagiri diploma jasoko dute.

BiscayApp sariaren irabazleak 10.000 € jasoko ditu, hala nola, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa, app irabazlearekin lotura duten empresarako ekimen berriak abiaraziz gero.
BEAZ-ek eta SEED-ek eskaintzen dituzten diru-laguntzak eta finantzio aukerak hurbilduko dizkio Foru Aldundiak, era berean, BiscayTIK Fundazioak ere babesa luzatuko dio.
Nazionalitate zehatz bat izan behar dut parte hartu ahal izateko?

Ez, baina saria jasotzerakoan helbide soziala eta zerga egoitza Bizkaian finkaturik egon behar da.

Zer baloratuko du epaimahaiak?

Epaimahaiak negozio berritzaile eta jasangarria izateko potentziala duen app-a sarituko du.

Aurreko fasean, kategoria bakoitzak bere epaimahaia izan du, kategorian adituak diren pertsonez konposaturik.

Finala epaimahai bakarra izango du, kategoria bakoitzeko irabazleak hautatuko duena, baita BiscayApp sariaren irabazlea.

Epaimahaiak kriterio hauek kontuan hartuko ditu: diseinua, erabilgarritasuna, erabiltzaile-esperientzia, funtzioak, bidegarritasun sozio-ekonomikoa, komertzializazio aukerak eta berrikuntza gradua.

Organizazioak parte-hartzaileak lehiaketatik baztertu ahal izango dituzte:

– Ez badira oinarriekin bat etortzen.
– Moralaren edo orden publikoaren aurka joaten badira.
– Parte-hartzaileak lehiaketaren erabilera txarra egin badu, edota faltsuak diren datuek eman baditu.

Zeintzuk izango dira lehiaketaren faseak?

Lehiaketak fase hauek izango ditu:

1. APLIKAZIOAK AURKEZTEKO FASEA

Fase honetan, hautagai diren app-en aurkezpena egingo da lehiaketaren webgunean.

Fase hau 2017ko urriaren 2an hasi, eta 2018ko ekainaren 30ean bukatuko da.

2. FINALISTEN HAUTAKETA 

2018ko irailaren lehen hamabostaldian kategoria bakoitzerako bi finalistak iragarriko dira. Epaimahai espezializatu batek egingo du hautaketa hori.

3. FINALA

Bukaerako ekitaldian, 2018ko urrian, hautagaitza finalistek beren app-aren aurkezpen bat egingo dute epaimahaiaren aurrean, haren aukerak, xede dituen sektoreak, gizarteari egiten dion ekarpena, izan dezakeen negozio-eredua, eta abar azalduta.

Halaber, azalpenezko dosier bat eman ahalko dute app-ari, izandako lorpenei, negozio-ereduari, hazkunde-potentzialari, eta etorkizuneko enpresaren jarduerak abiarazteko jarduera-planari buruz, epaimahaiak halakoak aintzat hartuko baitu erabaki bat hartzerakoan.

Noiz ospatuko da?

Hautagaitzak aurkeztea

2017ko urriaren 2tik 2018ko ekainaren 30era

Kategoria bakoitzeko finalistak iragartzea

2018ko irailaren lehen hamabostaldia

Bukaerako ekitaldia

2008ko urria

Parte hartzen ez badut, bukaerako ekitaldira joan naiteke ?

Bai, bukaerako ekitaldia irekia izango da.

Galdera gehiago ditut, nola kontaktatu dezaket?

94 600 00 20 zenbakira deitzen edo e-posta honetan: Biscaytik@biscaytik.eus