Select Page

BiscayApp sariak aurkeztutako guztien arteko app onena sarituko du, hainbat irizpide aintzat hartuta, hala nola, diseinua, erabilgarritasuna eta erabiltzailearen esperientzia, funtzionalitateak, bideragarritasun ekonomiko-soziala, merkaturatzeko aukerak eta berrikuntza-maila antzeko beste produktu batzuen aldean, eta proposamenaren izaera berritzailea eta enpresa berriaren hazkunde-potentziala.

Horrez gain, beste sari batzuk emango zaizkie ondoren azaltzen diren kategorien barruko app onenei.

Sarituko diren kategoriak bat datoz Bizkaiko Foru Aldundiaren plan estrategikoan ezarritako lan-ildo nagusiekin, eta honako hauek dira:

  • Silver Economy

Kategoria hau gizarteak aurrean dituen erronkei heltzen dioten aplikazioei dagokie, silver economy edo «zilarrezko ekonomia» bereziki aintzat hartuz –adinekoen sektoretik sortzen diren aukerei heltzen dien ekonomia, alegia–, bai eta lehendik badagoen informazioaren baliabideak (Open Data) berriz baliatzea ere Bizkaiko Foru Aldundiaren beraren jardunarekin zerikusia duten sektoreetan.

  • Data Intelligence

Data Intelligence etorkizunari begirako joera gisa garrantzi handia hartzen ari den joera da, eta funtsezko pieza bilakatzen ari da sektore ugaritan. Hori dela eta, kategoria honetan sarituko dira joera berri horri onura ateratzea lortzen duten ekimenak, aukera zein negozio-eredu berriak agerian utzita.

  • Energia

Sektore estrategikoa da, negozio-aukera zabalak eskaintzen dituena. Etengabe eboluzionatzen ari den esparrua denez, energia berriztagarrien erabilera, iraunkortasun-dinamikak edo arauketa-aldaketak agertzean, beste joera batzuen artean, landu daitezkeen aukerak asko dira, kategoria honetan saritzekoak.

  • Manufaktura aurreratua

Ekoizpen-sektoreen segmentua –automobilgintzaren industria, industria aeroespaziala edo mekanikoa barnean hartuta, besteak beste– aldaketa handiak izaten ari da, hala nola, 4.0 industriaren edo manufaktura aurreratuaren paradigma agertzea. Aldaketok izaera berritzaileko eraldaketa eragingo dute, eta kategoria honetan saritzekoak dira.