Select Page

 

1. ERRONKAREN DESKRIBAPENA

 

BiscayTIK Fundazioak eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako erronka da BiscayApp. Open data erabiliz, herritar edo erakundeentzat zerbitzuren bat eskaintzen duen web edo mugikor aplikazio proposamenak saritzea du helburu erronka honek.

 

Erronkak, besteak beste, honako helburu hauek ditu:

 

– Datu irekien erabileran oinarritutako enpresen proiektuak zein mugikor aplikazio berritzaileak aitortzea.

 

– Foru Aldundiaren baliabideen zabalkundean laguntzea, Bizkaia erakartzeko eta sustatzeko bektore gisa.

 

– Bizkaira ekimen berritzaileak erakartzea.

 

– Ekimen berritzaileak identifikatuz, Bizkaiko Foru Aldundiaren izaera berritzailean laguntzea.

 

– Bizkaiko Foru Aldundiaren eta eragile ekintzaileen artean lankidetza-sareak sendotzea.

 

Lehiaketaren webgune ofiziala app.biscaytik.eus da; bertatik, lehiaketari buruzko informazio guztia eskuratu ahalko da.

 

 

 

2. PROIEKTU PARTE-HARTZAILEEN BALDINTZAK

 

Proiektu parte-hartzaile bakoitzak honako baldintza hauek bete beharko ditu nahi eta nahi ez:

 

– Bizkaiko Foru Aldundiak edota Bizkaiko udalerriek lortu ditzaketen datuetan oinarritutako dataset bat gutxienez erabiltzea. Gaur egun eskuragarri dauden datuak Open Data Bizkaia webgunean ( https://www.opendatabizkaia.eus) aurkituzen dira. Horrez gain, beste erakundeetako datasetak erabili ahalko dira. 

 

– Sustatzaileak adin nagusikoak izan beharko dira eta une oro datu errealak eskaini beharko dituzte. Gainera, antolakuntza titulartasun publikoko erakunde baten baitan egonik, sustatzaileak Gizarte-Segurantzarekin egunean egon beharko dira eta ezin izango dira administratiboki zein penalki zigortuak egon.

 

– Ideiak originala izan behar du.

 

– Webgunean eskuragarri dagoen formularioaren bitartez epe barruan proiektua aurkeztea, jarraian azaltzen dena ezinbestean erantsi behar dela: proiektuaren dokumentazio tekniko eta funtzionala, zuzenduta dagoen publiko objektiboaren azterketa, deskribatutako beharrak asetuko diren moduaren eta helburuen zerrenda, garatu beharreko aplikazioaren erabilpenaren deskribapena, behar diren dataseten zerrenda eta datu horiek zelan erabiliko diren deskribatzea.

 

– Nahi izanez gero, honen mockup eta diseinuekin prototipo erangikor bat aurkeztu daiteke.

 

– Sariak lortzeko, irabazleak aukeratu eta iragarriko diren azken jardunaldira modu presentzailean (edo modu telematikoan horrela zehazten bada) bertaratzea ezinbestekoa izango da.

 

– Oinarri hauek erabat onartzea.

 

 

 

3. ERRONKAREN FASEAK

 

Erronkak honako fase eta mugarriak izango ditu:

 

– Interesatuta dauden pertsona fisiko eta juridikoen izena emateko fasea. 2020ko irailaren 18etik 30era. Egoeraren arabera zehaztuko diren urrian ospatu daitezkeen saioen inguruko informazioa jasoko dute izena ematen dutenek.

 

– Webgunean eskuragarri dagoen formularioaren bitartez egin beharreko proiektuen izen-ematearen fasea. 2020ko urriaren 1etik 30era. Irailaren 18 eta 30a bitarteko inskripzio fasean izena eman ez duten parte-hartzaileek proiektua aurkeztearekin batera izena eman ahal izango dute fase honetan.

 

– Epaimahaiak egindako hamar hautagaitza onenen aukeraketaren fasea. Aukeraketa honek hautagaitza bakoitzaren komunikazio baikor edo ezkorra ekarriko du. Aukeratua izanez gero, aurkezpen saioko gonbidapena jasoko du. Komunikazio hau inskripzioan emandako email helbidearen bitartez egingo da abenduaren 11a baino lehen.

 

– Aurkezpen ekitaldia eta sari banaketa. Horretarako antolatutako jardunaldian, aukeratutako proiektuen egileek hau erakutsi eta epaimahaikideek dituzten honen inguruko galderak erantzun ahal izango dituzte. Epaimahaiaren aurrean egin beharreko aurkezpenari begira, parte-hartzailea edo espresuki baimendutako pertsona baten bitartez aurkeztu beharko da. Jardunaldi honetan zehar, parte-hartzaile bakoitzak dossier esplikatibo bat eta Bizkaiko udalerrietako webgune edo aplikazio potentzialaren azalpena gehitu ahal izango du. Sarituak hurrengo egunean jakinaraziko dira eta sariak aurrerago emango dira. Ekitaldia 2020ko abenduaren 17an izango da, 18:00etatik 20:00etara, eta birtuala izango da.

 

 

 

4. SARIAK

 

Hautagaitza irabazleek eskudiruzko sari bat jasoko dute. Era berean, BiscayTIK Fundazioak euren babesa eskainiko die hautagaitzei euren proiektuak Bizkaiko tokiko esparruan aurkeztu ditzaten eta, ahal den heinean, proiektuarekin lotura duten datasetak zabaltzeko konpromisua ere hartuko du.

 

– Lehen saria: 6.000€

 

– Bigarren saria: 3.000€

 

– Hirugarren saria: 1.500€

 

Hautagaitza finalista guztiek finalera iritsi diren egiaztagaria jasoko dute.

 

 

 

5. EPAIMAHAIA

 

Hautagaitzen aurkezpen finalaren fasean epamahai aditu bat egongo da, eta hau izango da finalistak zein hiru irabazle finalak aukeratuko dituena.

 

Adituekin sortutako epaimahaiak egingo du hamar proiektu finalisten aukeraketa, izena ematerako orduan eskainitako informazioaren arabera.

 

Antzeko balioa (%16,6 bakoitzak) izango duten irizpide ezberdinen arabera puntuatuko du epaimahaiak:

 

– Open dataren erabileraren originaltasuna eta berrikuntza.

 

– Egindako proposamenaren erabilgarritasuna, eskainitako zerbitzuaren arabera.

 

– Egindako proposamenaren balio soziala, Bizkaiaren aurrerapenarentzat duen potentzialaren araberakoa.

 

– Egindako proposamenaren bideragarritasun komertziala, kontutan izanda gizartearen zein esparruk erabiliko duen.

 

– Egindako proposamenaren bideragarritasun teknologikoa, egindako azterketa funtzionalaren arabera.

 

– Erlazionatutako administrazioetan sorrarazitako eraldaketa digitala.

 

 

 

6. XEDAPEN GEHIGARRIAK ETA BERMEAK

 

Epaimahaiaren iritziz, hautagai diren proiektuen artean ez badago beharrezko eskakizunak betetzen dituenik, saria eman gabe utzi ahalko du.

 

Parte-hartzaileak bere gain hartuko du lehiaketa honetan parte hartzeko bidali duen edukian sarturiko irudi edo testuagatik antolatzaileek jasotako edozein erreklamazioren erantzukizuna, eta, horrenbestez, ez die antolatzaileei kalterik eragingo horregatik hirugarren baten aldetik jasotako edozein erreklamazioren aurrean, halakorik jasoz gero.

 

Parte-hartzaile bakoitzak emandako datuen egiazkotasuna bermatuko die antolatzaileei, eta berak erantzungo dio berme hori ez betetzeagatik jasotako edozein erreklamaziori.

 

Oinarriren bat edota bermeren bat ez betetzeak parte-hartzaileak lehiaketa honetatik baztertzea eragingo du.

 

Jardueran parte hartu nahi duten parte-hartzaileek webgunean adierazitako eta behar bezala publizitatutako egunetara arte eman ahalko dute izena.

 

Sarien ebazpena ekimenaren webgune ofizialean jarriko da jendaurrean: app.biscaytik.eus

 

 

 

7. ERANTZUNKIZUNA

 

Antolatzaileek eskubidea izango dute lehiaketa honen oinarriak edozein unetan interpretatzeko eta aldatzeko, baita deuseztatzeko eta indarrik gabe uzteko eskubidea ere, horretarako bidezko arrazoi bat baldin badago, betiere. Nolanahi ere, bere gain hartzen dute parte-hartzaileei aldatutako oinarrien berri emateko konpromisoa, edo, bestela, lehiaketa osorik deuseztatu izanaren berri, antolatzaileen webguneen bidez.

 

Antolatzaileek ez dute erantzukizunik beren gain hartuko parte-hartzaileei eraginiko kalteengatik, halakorik eraginez gero, matxuren, gainkargaren, lineak erortzearen edo berdina edo antzekoa den antolatzaileen borondateaz bestelako beste edozein gertaeraren ondorioz, halakoek webguneekin konektatzea eragozten dutenean edo sariaz gozatzean edo horren ondorioz agertzen direnean.

 

Parte-hartzaileek beren gain hartzen dute ematen duten informazioa osoa eta egiazkoa izateko eta egunean egoteko konpromisoa; nolanahi ere, antolatzaileek ez dute nahitaez egiaztatzen informazio horren egiazkotasuna, eta, beraz, uko egiten diote hutsegiteen, omisioen edo faltsukerien ondoriozko erantzukizun orori, halakorik gertatuz gero.

 

Galdetu iezaguzu
close slider

Laguntza behar duzu?

Eskutartean proiektu bat baldin baduzu, baina zure hautagaitza aurkeztu baino lehen kontsultaren bat egitea gustatuko balitzaizu, utzizkiguzu zure datuak jarraian eta zurekin harremanetan jarriko gara. Gogoratu aldez aurretik FAQ atala (maiz egiten diren galderak) kontsultatzea.

Zure hautagaitza aurkeztu nahi baduzu, hemen aurkituko duzun izena emateko formulario ofiziala erabili ezazu


Gogoan izan, lehiaketan izena eman nahi baldin baduzu, hemen aurkituko duzun formularioaren bitartez egin behar duzula