Select Page

Open data erabiliz, herritar edo erakundeentzat zerbitzuren bat eskaintzen duen web edo mugikor aplikazio proposamenak saritzeko BiscayTIK Fundazioak eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako erronka da BiscayApp. Erronka honen xedea Bizkaiko Foru Aldundiaren open dataren erabilpena ezagutzera ematea eta honen erabilera sustatzea da; startup enpresa eta herrialde honetan software garatzen dutenen artean, batez ere.

 

Open data erabiltzen duen ideia original bat baduzu, erronka honetara aurkeztu dezakezu. Hau garatzea ez da beharrezkoa, ahalik eta xehetasun gehienekin azaltzearekin nahikoa baita. Baldintza bakarra; momenturen batean open data erabiltzea. Iturria edozein dela, beti ere Bizkaiko Foru Aldundiaren edo herrialdearen udalen dataset (tematika jakin baten datu bilduma) baten bat sartzea ezinbestekoa izango dela. Gaur egun eskuragarri dauden datuak Open Data Bizkaia webgunean ( https://www.opendatabizkaia.eus) aurkituzen dira.

 

Hiru proiektu onenek sari ekonomiko bat jasoko dute. Gainera, euren proposamenaren azken garapena aztertzeko saio teknikoetarako sarbidea izango dute BiscayTIK Fundazioaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren adituekin.

Galdetu iezaguzu
close slider

Laguntza behar duzu?

Eskutartean proiektu bat baldin baduzu, baina zure hautagaitza aurkeztu baino lehen kontsultaren bat egitea gustatuko balitzaizu, utzizkiguzu zure datuak jarraian eta zurekin harremanetan jarriko gara. Gogoratu aldez aurretik FAQ atala (maiz egiten diren galderak) kontsultatzea.

Zure hautagaitza aurkeztu nahi baduzu, hemen aurkituko duzun izena emateko formulario ofiziala erabili ezazu


Gogoan izan, lehiaketan izena eman nahi baldin baduzu, hemen aurkituko duzun formularioaren bitartez egin behar duzula