Select Page

BISCAYAPP, ZURE IDEIAK SARITZEN DITUEN LEHIAKETA

App bat baldin badaukazu gauzatze-bidean zein amaituta, probatu ezazu BiscayApp sarietan.

Bizkaiko Foru Aldundiaren BiscayTIK Fundazioaren lehiaketa da BiscayApp, eta gizartean teknologia berrien erabilera bultzatzea du xede. Lehiaketa hau zabalik dago hala enpresek nola partikularrek sortutako aplikazio-ideiei, baita aplikazioen munduarekin harreman profesionalik ez duten pertsona grinatsu eta sortzaileen ideiei ere.
BiscayApp lehiaketan parte hartzeko baldintza nagusiak dira parte-hartzaileak 18 urtetik gorakoak izatea eta aplikazioa –edo aplikazio-ideia– honako kategoria hauetako baten barruan sailkatuta egotea: silver economy, data intelligence, energia eta manufaktura aurreratua.

Nolakoa izan behar da aplikazioa, BiscayApp-en hautagai izateko?
Aplikazioak hasierako proiektuaren fasean, gauzatze-bidean edo funtzionamenduan egon daitezke. Hiru kasuetan, jatorrizko ideia izan behar da, hala oraindik ere teoria-fasean badago nola dagoeneko garapen teknologikoa gauzatu bada.

BiscayApp sarietako kategoriak
Sarituko diren kategoriek Bizkaiko Foru Aldundiaren plan estrategikoarekin bat egiten dute, eta hauexek dira:

  • Silver economy
    Zilarrezko ekonomiak adinekoen sektorean sortutako aukerak jorratzen ditu. Familiaren edo lanaren esparruan sortutako edozein ideia hautagai ona izan daiteke kategoria honetarako.

    Paper batetik kontaktuak agendan gordetzea ahalbidetzen duen aplikazio bat baldin baduzu buruan, laguntzaren esparruan aritzen bazara eta botikak urrunetik kontrolatu ahal izateko ideia bat baduzu edo egokitutako aisialdi-eskaintzak bidaltzeko tresna bat duen enpresa bat baldin bazara, hauxe izan daiteke ideia egia bihurtzeko aukera.

  • Data Intelligence
    Data Intelligence edo informazio erabilgarria eskuratzeko datu-analisia etorkizuneko joera bat da; garrantzi handia lortzen ari da, eta gako-pieza bat bihurtzen ari da hainbat sektoretan.

    Datu-analisia erabilgarria da enpresa handientzat, baina gauza arruntagoetarako eta, era berean, beharrezkoetarako ere erabilgarria da.

    Datuak laneko eta eguneroko bizitzako esparru guztietan daude. Hainbat alor izan daitezke hautagai BiscayApp-en: merkatuko langileentzako edo inbertsoreentzako datu-analisia, produkzio-kate handietatik eskuratutako datuen tratamendua, tokiko negozio baten kontsumo-ohituren berri izatea edo ikasleen garapen-erritmoa zein den jakitea, euren liburu digitalen analisiaren bitartez.

  • Energia
    Energia bizitzako esparru guztietan dago: etxetik hasi, eta enpresetara. Energia mugikorrerako app baten xedea izan daiteke esparru horietako edozeinetan.

    Enpresetako edo etxeko energia-baliabideak modu eraginkorragoan erabiltzeko app batekin harritu gaitzazun nahiko genuke, era horretan, garapen iraunkorrean laguntzeko edo eguneroko bizimodu ekologikoagoa lor dezagun.

  • Manufaktura aurreratua
    4.0 industriaren oinarria prozesu industrialen digitalizazioa da, makinen eta adimen artifizialaren elkarreraginaren eta baliabide-optimizazioaren bitartez; horrek eraldaketa erabat apurtzailea ekarri du.

    4.0 industria ezagutzen baduzu eta kategoria honetan sar daitekeen ideia bat baduzu, hauxe da ideia gauzatzeko unea. Manufaktura aurreratua ETEetara hurbiltzen baldin badakizu, errealitate birtualaren munduan edo Gauzen Internetean mugitzen bazara, teknologia medikuntzaren zerbitzura jartzeko eta enpresa-lehiakortasuna handitzeko ideia bat baldin baduzu, BiscayApp-ek aukera ematen dizu jendaurrean erakusteko.

BiscayApp sarien faseak
Izena emateko epea 2018ko ekainaren 30era arte egongo da zabalik.

App-ak adituek osatutako epaimahai batek ebaluatuko ditu, eta honako irizpideak izango ditu kontuan: berrikuntza-maila, erabilgarritasuna, diseinua eta merkaturatzeko aukerak.

Proiektu kategoria bakoitzeko bi finalistak (epaimahai aditu batek hautatutakoak) zein diren webgune ofizialaren bitartez urrian ikusi ahal izango dira. Azaroan amaiera-gala egingo da, eta finalista diren hautagaiek euren app-a aurkeztuko dute epaimahaiaren aurrean; epaimahaiaren erabakia entzungo dugu.

Dirua sari gisa
Kategoria bakoitzeko aplikazio irabazleak 2.000 € jasoko ditu. BiscayApp lehiaketako aplikazio irabazleak 10.000 € jasoko ditu, eta, ondoren, proiektua gauzatzeko laguntza ere bai. BiscayApp sariaren helburua da aukera bat eskaintzea negozio-proiektu bat gauzatzeko, Bizkaiko Foru Aldundiaren zenbait eragileren babesean: BEAZ, SEED CAPITAL eta BiscayTIK Fundazioa.

ENPRESA EDO PROFESIONAL GISA, GAUZATZE-BIDEAN ZEIN AMAITUTA, BISCAYAPP-EN ZURE IDEIEN ZAIN GAUDE.

Lehiaketaren oinarriak hemen irakurri.

Laguntza bila?
close slider

Galderaren bat?

Eskutartean proiektu bat baldin baduzu, baina zure hautagaitza aurkeztu baino lehen kontsultaren bat egitea gustatuko balitzaizu, utzizkiguzu zure datuak jarraian eta zurekin harremanetan jarriko gara.

Zure hautagaitza aurkeztu nahi baduzu, hemen aurkituko duzun izena emateko formulario ofiziala erabili ezazu


Gogoan izan, lehiaketan izena eman nahi baldin baduzu, hemen aurkituko duzun formularioaren bitartez egin behar duzula