Select Page

BiscayApp lehiaketa dagoeneko ideiak ebaluatzeko fasean dago. 120 proiektutik gora aurkeztu dira, eta orain epaimahaiari dagokio kategoria bakoitzeko bi finalistak aukeratzea; urri amaieran izango dugu horien berri.

Epaimahaiko kideak lehiaketa sustatzen duten erakundeen ordezkariak dira, bai eta teknologiaren eta enpresaren alorrekin zerikusia duten beste entitate batzuetako ordezkariak ere. Horiekin batera, gainera, lehiaketako kategoria bakoitzean esperientzia duten profesionalak egongo dira.

Erakundeetako ordezkariak
Administrazioaren Modernizaziorako zuzendari nagusi Mikel Gaminde izango da Bizkaiko Foru Aldundiaren ordezkaria; hain zuzen, erakunde hori da lehiaketaren bultzatzaile nagusia. BiscayTIK Fundazioaren izenean, Fundazioaren egungo zuzendari Alaitz Etxeandia arituko da. BiscayTIK ari da lehiaketaren koordinazio eta hedatze lanak egiten.

Ainara Basurkok eta Javier García Barcinak Beaz ordezkatuko dute epaimahaian, eta Oscar Ugartek, berriz, Seed Capital. Bi erakunde horiek garrantzitsuak dira lehiaketan, azken sarian partaidetza funtsezkoa izateaz gainera, esperientzia handia baitute ekintzailetzaren eta negozioen ebaluazioaren alorrean.

Enpresa teknologikoak
Euskadiko Teknologia Elektronikoen eta Informazioaren Industrien Klusterreko zuzendari nagusi Tomás Iriondok eta Euskadiko Software Libreko Enpresen Elkartearen kudeatzaile Eunate Ramírezek teknologiaren esparruko enpresen ikuspegia emango dute epaimahaian.

Esperientziadun profesionalak
Azkenik, aditu taldea lehiaketako sektore bakoitzeko lau profesionalek osatzen dute:

  • Silver economy: Karmele Acedo, Grupo SSI-ko kudeatzailea eta European Federation for Family Employment-eko (EFFE) idazkari nagusia.
  • Energia: Iñigo Ansola, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia.
  • Data Intelligence: Alberto González Peñalver, product ownerra, BBVA OP3N-en.
  • Manufaktura aurreratua: Agustín Sáenz, Tecnaliako Industria eta Garraio Ataleko zuzendaria.

Behin finalistak aukeratuta, epaimahaia azaroaren 29an bilduko da berriz, BiscayTIK Fundazioaren X. urteurrena ospatzeko azken ekitaldian; orduan jakinaraziko da nortzuk izan diren BiscayApp lehiaketaren irabazleak, kategoria bakoitzean.

Laguntza bila?
close slider

Galderaren bat?

Eskutartean proiektu bat baldin baduzu, baina zure hautagaitza aurkeztu baino lehen kontsultaren bat egitea gustatuko balitzaizu, utzizkiguzu zure datuak jarraian eta zurekin harremanetan jarriko gara.

Zure hautagaitza aurkeztu nahi baduzu, hemen aurkituko duzun izena emateko formulario ofiziala erabili ezazu


Gogoan izan, lehiaketan izena eman nahi baldin baduzu, hemen aurkituko duzun formularioaren bitartez egin behar duzula